Dédicaces
Chargement…
Déposer
NEGUA JOAN DA TA — ZEA MAYS

Paroles · ZEA MAYS

NEGUA JOAN DA TA

ZEA MAYS

Elurrak joan direnean
Nire mendien artean
Eguzkia teloian atzekaldean da
Ateratzeko beldur da
Beldur eszenikoa
Aspaldi antzeztu ez duen obra honetan

Izpi txiki-txikiren bat
Agertuz doa gaurkoan
Poztasun handi batek besarkatzen nau
Mesedez ozen esan
Negua joan egin dela
Nire arima hotzak ez du sinizten eta

Laztandu nazazu orain
Ur urdinen artean
Orain lainorik ez da
Aurpegi biluziak
Ta larrua jotzean
Garrasirik ozenena
Gordin amaigabea
Negua joan da ta

Jaio berrien antzera
Taupaden beharra dut orain
Belarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena
Mesedez ozen esan
Negua joan egin dela
Izara guztiak erre ditut eta

Laztandu nazazu orain
Ur urdinen artean
Orain lainorik ez da
Aurpegi biluziak
Ta larrua jotzean
Garrasirik ozenena
Gordin amaigabea
Negua joan da ta

Soinu bakar bakarra zure bularraldean
Negua joan da ta
Borobildu zaizkit ertzak
Zure ondoan
Izpi lasaigarri bat
Negua joan da ta
Negua joan da ta
Soinu bakar bakarra zure bularraldean
Soinu bakar bakarra zure bularraldean
Soinu bakar bakarra zure bularraldean
Negua joan da ta
Negua joan da ta

M40 en live
M40
0:00 / 0:00