Aller au contenu
Dédicaces
Déposer
Pochette de « ITSASOA GARA »

Paroles

ITSASOA GARA

KEN ZAZPI

Begiratu atzean
Ortzimugak sutan
Gure begien zerutan

Begiratu maitea
Amildegi ertzak
Biziak hila
Ametsa

Ez bilatu gauean, izar hura
Zure begitan piztu da

Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
Negar egin genuenean
Malko haiei esker
Orain itsasoa gara
Orain itsasoa gara

Orain hemen gaudela
Bidegurutzean
Utz ditzagun beldurrak
Atzean

Ez gara izan onenak
Beharbada
Baina gure bizitza
Izan da

Mendetako kanta erditu da
Gure ordua heldu da

Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
Negar egin genuenean
Malko haiei esker
Orain itsasoa gara
Orain itsasoa gara

Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
Gure ametsaren bidean
Izan garelako
Oraindik ere bagara ta beti izango gara

Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
Negar egin genuenean
Malko haiei esker
Orain itsasoa gara
Itsasoa gara

Paroles à titre informatif uniquement.

← Toutes les paroles

M40 en live
M40